Imanol Pradales Lehendakariak Agour Etxea gasnategiaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean Heletan. Bertan, familia-enpresaren ibilbidea eta errotzea nabarmendu nahi izan ditu, izan ere, 650 pertsonari ematen die lana.
Pradalesek, bere hitzaldian, Euskadiko gastronomia eta elikadura bezalako sektore estrategikoen funtsezko zeregina azpimarratu du. “Agourrek nazioa eraiki eta Europa eraikitzen du, mugaz gaindiko lankidetzaren eta lurralde-garapenaren potentzial guztia bertatik bertara erakutsiz, Iparraldearekiko lankidetza indartuz, nekazaritzako elikagaien sektore estrategiko batean berrikuntza partekatua sustatuz, hurbileko nazioartekotzea bultzatuz, nortasuna eta lehiakortasuna uztartuz, eta Euroeskualdea proiektatuz», adierazi du lehendakariak.






