Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak Iruñeko Planetarioarekin eta NICDO sozietate publikoarekin lankidetzan sustatutako ‘Izarren bidea’ proposamenak sarrera guztiak agortuta itxi du bere lehen edizioa. Iratxeko Santa Maria la Real elizan uztailaren 27an inauguratu zenetik, programak harrera bikaina izan du astronomia, gastronomia, ondarea eta musika uztartu dituzten esperientzia paregabeez gozatzeko aukeratutako hamar lokalizazioetan.






