Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkaritza nagusia, Mikel Antón Europako gaien zuzendariak burututa, Pirinioetako Lan Elkartearen Osoko Bilkuran parte hartu du Tolosa-Toulousen

0

2025eko Osoko Bilkurak Pirinioetako Lan Elkartearen zazpi lurraldeetako Presidenteak, kanpo harremaneko buruak eta europar gaien arloetako arduraduak biltzen ditu (Andorra, Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, EAE, Okzitania eta Nafarroa) Elkartearen garapena, ekintzak, ekimenak eta Pirinioetako Estrategia eztabaidatzeko; azken hau 2028-2035 aldi berri baterako berrikusten ari da.

Osoko Bilkurak onartuko du PLE-CTP lurraldeetako Presidenteen urteko Adierazpena. Ekitaldian ere erakundearen biurteko presidentetza transferituko da Okzitaniatik Nafarroara, eta azken honek 2027ko azarora arte burutuko du Andorrara pasatu aurretik.

2025eko Adierazpenak multilateralismoaren gainbeherarekiko eta mundu osoko gatazken eskaladarekiko duen kezka azpimarratzen du,  baita mugaz gaindiko lankidetzaren garrantzia azpimarratu kultura anitzeko herrien arteko adiskidetasuna erakusteko; hirugarrenik, Europako kohesio politikaren bilakaera positiboan duen konfiantza azaltzen du eta azkenik, konfiantza adierazten du POCTEFA 2021-2027 programaren eta bere hainbat proiekturen arrakastan.

Dokumentuak mugaz gaindiko konexio guztien eta haien mekanismoen garrantzia ere azpimarratzen du, BRIDGEforEU Erregelamenduaren aurrerapenarekiko poztasuna adierazten du eta Andorrarekin Elkartze Akordioaren sinadura hurbila aitortzen du. Mugaz gaindiko eremu bizia, sakonki europarra, kooperatiboa eta inklusiboa mantentzeko duen konpromisoa berresten du. Azkenik, Adierazpenak Pirinioetan etorkizun partekatu bat eraikitzeko duen konpromiso irmoa eta handinahia berresten du, bertako biztanleen onurarako.