Tuterako Osasun Arloak Bikaintasunaren 25. Nafarroako Saria jaso zuen atzo, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak (FNE) emana, atzo arratsaldean Sarrigurengo Salestarren Ikastetxean egindako gala batean. Ekitaldian parte hartu zuten Fernando Dominguez Osasun kontseilariak eta Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak.






