Nafarroako Gobernuak interes taldeen erregistro bat sortuko du entitateek eta partikularrek botere publikoekin dituzten harremanetan gardentasuna bermatzeko

0

Nafarroako Gobernua aurrera doa interes taldeen edo ‘lobby ‘taldeen erregistro bat sortzeko bidean, botere publikoek enpresekin, partikularrekin, elkarteekin edo beste edozein erakunde motarekin dituzten harremanetan gardentasuna sustatzeko pentsatua, politika edo xedapen arauemaileen prestaketan eragina izan nahi badute. Tresna hori Foru Gobernuak gobernantza demokratikoa eta herritarrek erakundeetan duten konfiantza indartzeko lantzen ari den neurri sortaren parte da.