Segurtasun Sailak omenaldia egin die 2024an erretiroa hartu zuten ertzainei

0

Iaz, guztira, Ertzaintzako 444 agente jubilatu ziren, 391 gizon eta 53 emakume.

Segurtasun Sailak omenaldia egin die 2024an erretiroa hartu zuten ertzainei. Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua izan da ekiktaldiaren buru, Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordearekin eta Victoria Landa eta Josu Bujanda Ertzaintzako zuzendariareki eta buruarekin batera.

2024an 444 agentek hartu zuten erretiroa, 391 gizon eta 53 emakume, Ertzaintzaren promozio desberdinetakoak, lehen promoziotik hamabosgarrenera. Iaz erretiroa hartu zuten ertzainen artean, Euskadiko ia ertzain-etxe guztietako eta Ertzaintzako ia unitate guztietako agenteak daude (Brigada Mugikorra,  Joko eta Ikuskizunak, Trafikoa, Idazkaritza Nagusia, UVR, Inteligentzia Bulego Nagusia, Polizia Zientifikoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako irakasleak, Barne Gaiak, etab.).

Ekitaldian izan diren agente erretiratuek, beraien familien babesa izan dute eta plaka oroigarri bat eta diploma bat jaso dute Ertzaintzako buru Josu Bujandaren eskutik, bai eta Herritarren Babeserako eta Ikerketa Kriminaleko Dibisioko buruen eta lurralde-buruen eskutik ere. Halaber, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eskerrak eman dizkie «herritarren segurtasuna bermatzeko egindako lanagatik, profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik beti herritarren eskubideak eta askatasunak babestuz eta bizikidetza bermatuz».

Ekitaldia IurretanSegurtasun Sailak erretiratutako agenteen omenezko ekitaldia berreskuratu du, pandemiak eragindako geldialdiaren ostean hainbat urtez egin gabe egon ostean. Iurretako polizia zentroan egindako omenaldia erretiratutako agenteen eta haien lankideen eta nagusien arteko topaketa izan da. Gainera, omendutako pertsonen senideek Txakur Unitateen eta Zaintza eta Erreskate Unitateen erakustaldiaz gozatu ahal izan dute, baita droneen eta Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen materialaren erakusketaz ere. Ohorezko aurreskuaren ondoren, ekitaldia Ertzaintzako buruaren hitzaldiarekin hasi da. Ondoren, plaka oroigarriak entregatu dira eta Segurtasuneko sailburuaren hitzaldiarekin amaitu da.