Darth Vader, stormtrooperrak eta beste protagonista galaktiko batzuk ibili ziren Pediatriako solairuetatik ospitaleratuta dauden haurrei sorpresa emateko asmoz; hala, lortu zuten esperientzia ahaztezina izatea haien ospitaleko egonaldia.
Ospitalea humanizatzeko programaren barruan kokatu zen ekimena eta helburua zen une alaiak eta dibertsioa eskaintzea pazienteei nahiz haien familiei. Jardunaldian, pertsonaiak txikienekin aritu ziren elkarrekintzan, argazkiak atera zituzten eta irribarreak banatu zituzten; hala, giro magikoa sortu zuten, guztion irudimenarekin bat egin zuena.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eskerrik beroena eman nahi dio 501 Legioari antolatutako ekintza solidarioagatik; izan ere, baliagarria izan da Pediatriako pazienteen ongizate emozionalarekin dugun konpromisoa berresteko eta haien egonaldia atseginagoa egiteko.






