Lugaritz eta Morlans arteko tunelaren pasealekua oinezkoentzat egokituko da (381.634 euro), Urgull mendiko landaredia hobetuko da (495.000 euro) eta Altzako Larres ibarbidea leheneratzearekin jarraituko da (1,4 milioi)
Tokiko Gobernu Batzarrak donostiarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako hainbat ekimen onartu ditu, ingurumenari eta oinezkoen mugikortasunari dagokienez. Udalak 2.307.219 euro erabiliko ditu horretarako.
Jon Insausti alkateak nabarmendu duenez, proiektu horiek «hiria atseginagoa eta seguruagoa egitera bideratuta daude, donostiarrek beren Donostia gustura eta harro igarotzeko toki egokiak eta ondo egokituak izan ditzaten».
Gaur onartutako hiru jarduketak, Udal Gobernuak oinezkoen mugikortasunari eta ingurumenarekiko errespetuari ematen dien garrantziaren esparruan, honako hauek dira:
- Lugaritz eta Morlans arteko pasealekua oinezkoentzat egokitzea: Morlanseko tunela I. fasean egokitzeko obren kontratazio-espedientea onartu da, 381.634 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta 4 hilabeteko egikaritze-epearekin. Proiektu honek hiri-komunikazioak kohesionatzea ahalbidetzen du, auzoak oinezkoentzako modu irisgarrian lotuz.
- Urgull mendiko landaredia hobetzea: Urgull mendiko landaredia hobetzeko jarduketen proiektuan jasotako obrak kontratatzeko espedientea onartu da, 495.754 euroko aurrekontuarekin eta 12 hilabeteko egikaritze-epearekin. Proiektu honen helburua herritarrentzako ingurune enblematiko baten ondare naturala, historikoa eta kulturala babestea da.
- Altzako Larres ibarbidea lehengoratzea: Altza auzoko Larres ibarreko 4. itema deritzonaren ingurumena lehengoratzeko proiektua onartu da, 1.429.831 euroko aurrekontuarekin eta 10 hilabeteko egikaritze-epearekin. Proiektu hau kutsatuta egon daitekeen eremu bat leheneratzeko azken urratsetako bat da, ingurune berde bat berreskuratzeko helburuarekin.






