Miquel Martí Freixas, Punto de Vista jaialdiaren zuzendari artistiko berria 2026-2029 aldirako

0

Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak bere ibilbideko seigarren zuzendari artistikoa, Miquel Martí Freixas zinema programatzaile, irakasle eta kultur kudeatzailea, iragarri du. Ekitaldia 2005ean sortu zuen Nafarroako Gobernuak, NICDO enpresa publikoak antolatuta, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren nazioarteko proiekziorik handieneko programa artistikoetako bat da.