Izaro, Iñaki Gabilondo eta 500 dronen ikuskizuna, Gabonetako inaugurazioaren protagonistak

0

Inaugurazio-ekitaldia azaroaren 28an, izango da, 19:30ean, udaletxeko terrazan

Donostiak datorren azaroaren 28an emango die ongietorria Gabonei, 19:30ean, Udaletxeko terrazan, donostiarrak eta bisitariak ere hunkituko dituen inaugurazio batekin.

Inaugurazioa

  • Izaroren emanaldi berezia, Gabonen funtsa ezin hobe islatzen duten zenbait kantarekin, artistaren “Gabonetan” diskokoak denak.
  • ‘Donostia ametsetan’, 500 dronerekin hirirako bereziki diseinatutako ikuskizuna. Flock Drone Art Studioko droneek Donostiako historia errepasatuko dute, narratiba iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotuz eta hiriaren idiosinkrasia eta balioak errespetatuz
  • Iñaki Gabilondo kazetariak piztuko ditu hiriko argiak. Donostiako lehen irratia izan zen Radio San Sebastián-ek ehun urte betetzen dituen honetan, Iñaki Gabilondo, hiriko enbaxadore bikaina eta hamarkadatan zehar donostiarrei lagun egin dien ahotsa, izango da hiria piztuko duen eta publiko guztiei zuzendutako esperientziaz beterik egongo den programazioa abian jarriko duen botoia sakatuko duen pertsona.

Donostiako Gabonak emozioa, kultura eta tokiko garapena uztartzen dituen esperientzia paregabe bihurtu dira. Gabonen inaugurazioa erreferentzia bat da honezkero eta komunitate sentimendua indartzen duen hiriko ekitaldi moduan finkatu da”, adierazi du Ane Oyarbidek, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak.

Miramar magikoa

Donostia Sustapenaren Gabonetako kanpainaren elementu berri nagusietako bat “Miramar Magikoa: bidaia bat natura argituan” izango da. Abenduaren 4tik urtarrilaren 5era, Miramar Jauregiko kanpoaldea fantasiaz beteko da intsektuei omenaldia egiten dien familiarteko esperientzia bat bizitzeko; izan ere, intsektuak ezinbestekoak izan dira gure ekosistemen garapenean duela 400 milioi urte sortu zirenetik.

  • 700 metroko ibilbidean zehar
  • ikuskizunak biodibertsitatea ezagutzeko gonbidapena luzatzen duena, artearen, argiaren eta teknologiaren bitartez
  • murgiltze esperientzia horrek kulturaren, zientziaren eta jasangarritasunaren arteko lotura are gehiago sendotuko du

Esperientziaz gozatzeko sarrerak:

  • azaroaren 21etik aurrera erosi ahal izango dira Puntu Dendan (Gipuzkoa Plaza, 7) 10:00etatik 13:00era
  • Gabonetako kanpainaren webgunean: www.donostiagabonetakoazoka.eus
  • Abenduaren 4tik aurrera, Miramar Jauregiko txarteldegian ere erosi ahalko dira, 17:30etik aurrera.

“Miramar Magikoa” ikuskizunaren ordutegia 18:00etatik 22:00etara izango da.