Kontratazio publikoaren % 62k genero-ikuspegia barne hartzen du, Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunaren aldeko neurrien ondoren

0

Aurten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean egindako kontratuen % 62k genero-ikuspegia barne hartzen dute, 2024an % 50ek barne hartzen zutenean. Gehikuntza hori Eusko Jaurlaritzak onartu eta iazko apirilean indarrean sartu zen jarraibidearen ondoriozkoa da, zehazki, duela urte batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio publikoan genero-ikuspegia eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak barne hartzera begira hasitako bidea indartzeko onartu eta indarrean sartutako instrukzioaren ondoriozkoa.

Instrukzio horrek orientabideak eta jarraibideak eskaintzen ditu kontratazio-organoek eta zuzendaritza sustatzaileek, kasuan-kasuan, genero-ikuspegia barne hartzea erraztuko duen erreferentziazko dokumentua izan dezaten. Dokumentu hori ez da berez helburu gisa planteatzen, baizik eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren azken helburua lortzeko mekanismo edo bide gisa.

Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna esparru gehiagotara zabaltzeko eta gizartean erabateko berdintasuna lortu arte urratsak egiten jarraitzeko dinamika horretan, eta instrukzio horrekin batera, Gobernu Kontseiluak, joan den ekainean, genero-ikuspegia Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren aurrekontu orokorretan barne hartzeko estrategia onartu zuen.

Estrategia hori aitzindaria eta erreferentea da berdintasunaren arloan, eta Berdintasunerako Legearen arau-aginduei eta XIII. Legealdiko programa-aginduei erantzuten die. Bide luzea egiteko dagoen arren, Eusko Jaurlaritzak modu positiboan baloratu ditu orain arte egindako urratsak, eta gogorarazi du Berdintasunerako lehen Legea Euskal Autonomia Erkidegokoa dela, 2015ean onartutakoa, Estatuko legea onartu baino bi urte lehenagokoa.