Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak Euskadi Literatura Sariak eman ditu San Telmo Museoan ospatutako ekitaldian

0

Unai Elorriaga, Garazi Albizua, Karmele Mitxelena, Maite Rosende, Koldo Biguri, Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo izan dira aurten sarituak

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru zela egin da gaur, Donostiako San Telmo Museoan, 2025eko Euskadi Literatura Sarien banaketa ekitaldia.

Hauek dira 2025ko Euskadi Literatura Sariarekin saritutako pertsonak:

  • Euskarazko Literatura: Unai Elorriaga, “Francesco Pasqualeren bosgarren arima” (Susa).
  • Gaztelaniazko Literatura: Garazi Albizua, “Termita” (Galaxia Gutenberg).
  • Euskarazko Haur eta Gazte Literatura: Karmele Mitxelena, “Aitona Floren” (Elkar).
  • Literatur Lanaren Ilustrazioa: Maite Rosende, “Traba” (Denonartean).
  • Euskarazko Literatura Itzulpena: Koldo Biguri, “Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak” (Erein eta Igela).
  • Saiakera Euskaraz: Markos Zapiain, “Txillardegi hizkuntzalari” (Elkar).
  • Saiakera Gaztelaniaz: Itxaso del Castillo “Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror” (EHU).

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak adierazi duenez, “gaurkoa ez da soilik sari banaketa bat, euskal literaturaren garrantziaren aldarrikapena ta euskal sortzaileei aitortza ere bada”: “Lehenik, literatura garrantzitsua delako herria eraikitzeko: kultura eta partekatutako imajinarioak partekatzen ditu; eta, bigarrenez, literatura aktibo bat delako hizkuntzaren transmisioan eta eraldaketan”.

Era berean, lehendakariordeak dei berezi bat egin die herritarrei: “Irakurri dezagun. Euskal literatura irakurtzea ez delako soilik gure sortzaileen lana babestea; gure hizkuntzak duen balioaren aitortza ere bada. Literatura ez baita aparteko osagarri bat. Gure herria eraikitzen duen zutabeetako bat da”.

San Telmo Museoan egindako ekitaldian, sarituen hitzak ere entzun ahal izan dira, eta haien liburuetako pasarteak irakurri dira, musikak lagunduta.

Info gehiago:

https://www.euskadi.eus/euskadi-literatura-sariak-2025/web01-a2kulsus/eu/

Txosten osoa