Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivite Emauseko Traperos Fundazioaren instalazioak bisitatu ditu gaur, Berriozarren, Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea dela eta. Kontseilariarekin batera, hondakinen kudeaketan aritzen diren Nafarroako tokiko erakunde guztiak joan dira, baita Fernando Mendoza Nilsako zuzendari gerentea ere, bertatik bertara ikusteko zein garrantzitsua den bilketa eta tratamendua, gero berrerabiltzeko eta bigarren bizitzarako.






