Estibaliz Olabarrik «Bide-segurtasuna salgaien garraioan hobetzeko erronkak eta estrategiak» jardunaldian parte hartu du

0

Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak «Bide-segurtasuna salgaien garraioan hobetzeko erronkak eta estrategiak» jardunaldian parte hartu du gaur goizean. Bizkaiko Garraio Enpresarien Elkarteak (ASETRABI) antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoarekin lankidetzan.

Olabarrik «Mugikortasun segurua eta jasangarria: politika publikoak, estrategiak, prestakuntza eta sentsibilizazioa» izeneko mahai-inguruan parte hartu du Juan Antonio Figueroa Garraio eta Logistika Prestakuntzako Espainiako Konfederazioko (CEFTRAL) arduradunarekin batera, eta Ander Aguirregomezcorta El Canal egunkari digitaleko Euskadiko ordezkariak moderatuta.

Bere hitzaldian, Trafikoko zuzendariak nabarmendu du Euskadiko errepideetan dabiltzan salgaien ibilgailuen trafiko-bolumena urtez urte hazten ari dela, eta bide-segurtasuna hobetzeko aplikatzen diren neurrien eta epe labur eta ertainean ezarriko direnen berri eman du.