Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, behin betiko onartu du A-15 Nafarroako autobidearen lehen zatia eraikitzeko proiektua. Tarte horrek 29 kilometrotik 34 arte hartzen du, Cintruenigo eta AP-15 autobidearekin Tutera parean duen lotunearen artean. Zati hori egiteko aurrekontua 143.715.000 eurokoa da, BEZa barne.






