Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Nazioarteko Planaren (PIN) esparruan, Nafarroa-Txina I. Foroa egin da gaur CIVICANen, «Txina Europan: Nafarroarentzako merkatu estrategiko baten erronkak» lelopean. Bileran, goizean, arlo teknikoko, akademikoko eta diplomatikoko adituak bildu dira Nafarroako zuzendari eta profesional talde handi batekin, Txinak Europan duen eragin gero eta handiagoak eta Foru Komunitatean duen esanahiak planteatzen dituen erronkak eta aukerak aztertu eta eztabaidatzeko.






