Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, foru dekretu bat onetsi du, Foru Administrazioaren plantilla organikoa aldatzen duena, hezkuntza laguntzako espezialisten 99 plaza egonkortzeko.
Lanaldi partzialeko lanpostu hutsak dira, C mailakoak. Gaur egun, administrazio araubideko lanaldi partzialeko aldi baterako langileek betetzen dituzte, eta orain plantilla organikoan sartuko dira. 24 plaza elebidunak dira, B2 euskara-maila eskatzen dutenak, Amparo López bozeramaile eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak gobernu-bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez.






