6.046 eurokoa da laguntza, eta Sartu Araba elkarteari aukera emango dio 2025ean egindako eskuhartzea osatzeko, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoen baita
onomia, Lan eta Enplegu Sailak zuzeneko dirulaguntza osagarri bat onartu du gaur, asteartea, Sartu Araba elkartearentzat, Kutsuak proiektuaren garapena osatzeko beharrezkoak diren kostuak ordaintzeko. Proiektu hori bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko Ibilbide Mistoen Ereduaren pilotajean sartutako zortzi proiektu esperimentaletako bat da.
Laguntza gehigarri hori, 6.046 eurokoa, uztailaren 15ean ibilbide horiek finantzatzeko akordio orokorraren baitan emandako dirulaguntzari gehitu behar zaio, eta 2025eko apirilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egindako eskuhartzeen ondoriozko gastuak ordaintzea ahalbidetuko du, lehen ebazpenean ezin izan baitziren aintzat hartu.
Kutsuak proiektua gaixotasun mentala duten eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Inklusio Zuzendaritzak diseinatutako estrategiaren parte da, laguntza soziolaborala integratuko duen eredu berritzaile bat garatzeko. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Osasun Mentaleko Sarearen arteko laguntza eredu integratu bat testatzea eta sendotzea du helburu, gerora Euskadi osoan erreplikatu eta eskalatu ahal izateko.
Ekimen hori Inklusiorako V. Euskal Planaren (2022-2026) barruan sartzen da. Plan horrek gizarte bazterkeria dimentsio anitzeko fenomenotzat hartzen du, eta apustu egiten du sektoreen arteko koordinazioaren eta inkusiorako politika publikoen artikulazioaren alde. Neurri horrekin, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak inklusioarekin eta laneratzearekin duen konpromisoa berretsi du, baita bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei laguntzen dieten zerbitzuak indartzearekin duen konpromisoa ere.






