Gobernu Kontseiluak gaur onartu du hitzarmen bat sinatzea Zinematografia eta Ikus-Entzunezko Arteetarako Institutuarekin, 2025ean hizkuntza koofizialetan egindako ikus-entzunezko industriaren ekoizpena, banaketa, erakusketa eta sustapena bultzatzeko.
Urtero (aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako) berritzen den hitzarmen honek hizkuntza koofizialen sustapenerako laguntzen kudeaketa arautzen du ikus-entzunezkoen arloan. Estatuaren Aurrekontu Orokorren 31/2022 Legeak 13.969.284,86 euroko partida bat jasotzen du helburu horretarako, hizkuntza ofizialetan egindako zinema sustatzeko. Euskadik 1,6 milioi euro jasoko ditu.






