Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ibone Bengoetxeak, lehen balorazioa egin du gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak hizkuntza-eskakizunak arautzen dituen Enplegu Publikoaren Euskal Legearen 187.5 artikuluaren balizko konstituzio-kontrakotasuna Konstituzio Auzitegiari helaraztea planteatu duela jakin ondoren.
Lehendakariordeak azaldu du salbuespenezko erabakia dela eta larritzat jo du.






