Gobernu Kontseiluak, Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak proposatuta, 2025eko lehen seihilekoari dagozkion 9,1 milioi euro bideratuko dituen agindua onartu du, foru aldundietara eta udaletara, garraio publikoan deskontuak ordaintzeko.
Dirulaguntza horiek urtarrilaren 28ko 1/2025 Errege Lege Dekretuaren barruan kokatzen dira. Dekretu horrek jarraipena ematen zion erakundeek 2024an egiten zituzten deskontuen aplikazioari, tituluen ohiko prezioaren gainean gutxienez % 50eko beherapena egiteko.
Horrela, % 30 Estatuko Administrazioak finantzatzen du eta Eusko Jaurlaritzak % 10eko ekarpena egiten du tokiko operadoreei txartelen prezioaren erdia deskontatzen laguntzeko. Hala, 9.135.268,14 euro bideratuko dira guztira: 2,1 milioi euro Euskal Autonomia Erkidegoko udalei emango zaizkie, 3,7 milioi euro foru-aldundiei eta 3,2 milioi euro Bizkaiko Garraio Partzuergoari.
2022az geroztik, Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro baino gehiago bideratu ditu garraio publikoan hobariak ezartzeko.
| Administrazioa | Dirulaguntza |
| Arrasateko udala | 5.158,26 € |
| Hernaniko udala | 752,95 € |
| Arabako Foru Aldundia | 327.928,32 € |
| Bilboko udala | 611.381,96 € |
| Errenteriako udala | 20.154,85 € |
| Oñatiko udala | 858,80 € |
| Barakaldoko udala | 13.071,31 € |
| Lasarte-Oriako udala | 880,37 € |
| Donostiako udala | 1.037.512,45 € |
| Leioako udala | 3.280,00 € |
| Gipuzkoako Foru Aldundia | 1.735.134,39 € |
| Zarauzko udala | 4.215,44 € |
| Eibarko udala | 1.528,47 € |
| Irungo udala | 58.006,01 € |
| Oiartzungo udala | 849,50 € |
| Gasteizko udala | 355.533,91 € |
| Bizkaiko Foru Aldundia | 1.681.943,46 € |
| Erandioko udala | 2.910,90 € |
| Bizkaiko Garraio Partzuergoa | 3.251.255,84 € |
| Tolosako udala | 7.506,05 € |
| Etxebarriko udala | 5.917,25 € |
| Galdakaoko udala | 1.422,10 € |
| Sopelako udala | 8.065,55 € |
| Guztira | 9.135.268,14 € |






