Joan den abenduan batez besteko tenperaturak eta prezipitazioak gainditu ziren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero egiten duen meteorologia-iruzkinean jasotzen denez. Gainera, urtegietan bildutako urak gora egin du azaroko %35etik gaur egungo %40ra.





