Ertzaintzaren negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatuekin izandako bileren ondoren, eta mahai horretan ordezkaritza duten lau sindikatuen hauteskundeetarako deialdi-eskabidea jaso ondoren, Segurtasun Sailak erabaki du Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeak 2026ko martxoaren 26an egitea. Horixe da, hain zuzen, lau sindikatuetatik hiruk proposatutako data.
Indarrean dagoen erroldaren arabera 7.482 ertzainek izango lukete botoa emateko aukera. Araban 1.456 ertzain lirateke, Bizkaian 3.898 eta Gipuzkoan 2.128. Guztira 17 ordezkari aukeratuko dituzte Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Aurreko hauteskunde sindikalak 2022ko otsailaren 10ean egin ziren eta gaur egun hauxe da sindikatuek Ertzaintzan duten ordezkaritza:
- ERNe: 22 ordezkari
- ESAN: 20 ordezkari
- EUSPEL: 10 ordezkari
- SIPE: 7 ordezkari
- ELA: 4 ordezkari
Gaur egun, negoziazio-mahaian ordezkaritza dute ERNe, ESAN, EUSPEL eta SIPE sindikatuek.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak bihar publikatuko duen Segurtasuneko sailburuaren aginduaren arabera, hauteskunde-kanpaina martxoaren 10ean hasiko da eta martxoaren 24an amaitu. Hauteskundeak martxoaren 26an izango dira. Segurtasun sailaren ardura izango da Ertzaintzako sindikatu-hauteskundeak gauzatzeko beharrezko baliabideak jartzea.






