Kosner Baskoniak Bayer Munichen aurka galdu zuen Euroligan

0

Gasteiztarrek ezin izan zuten Bayern Munich gainditu SAP Arenan (96-89). Matteo izan zen urdin-gorririk nabarmenena 20 puntu, 4 asistentzia eta 28-ko balorazioarekin.

Khalifa Diopek ireki zuen markagailua eta lehen laurdena bi taldeen arteko saskiratze truke batekin joan zen, Kurucs eta Matteoren bi hirukoak nabarmenduz. Hasierako partziala etxeko taldearen abantailarekin amaitu zen (24-19). Bigarren laurdena nahiko parekatua joan zen, saskiratze truke gehiagorekin eta Clementen eta Rodiren hirukoekin. Azken minutu hobeagoak jokatuta, arabarrek 14 eta 27 ezarri zuten, atsedenaldira 38 eta 46-ko markagailuarekin iristeko. Denbora tarte horretan, Rodions Kurucs zen jokalari urdin-gorri nabarmenena, 11 puntu, 5 errebote eta 15-eko balorazioarekin.

Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen, gasteiztarren aldeko 22 eta 23-ko partzialarekin, azken minutuetara 60 eta 69-ko emaitzarekin iritsiz. Txanpa honetan, Bayernek gehiago asmatu zuen, lehia 96 eta 89 amaituz.

Paolo Galbiatiren taldeak bi konpromiso berri izango ditu aste honetan: ostiralean (20:30), Buesa Arenan, Asvelen aurka, eta igandean, Gironaren etxean.