Eusko Jaurlaritzak ongizatean eta gizarte-zerbitzuetan erabilgarria izango den Adimen Artifizial publiko baterako bost printzipio proposatu ditu

0

Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak, «Optimizazio administratiborako adimen artifiziala» jardunaldia antolatu duenak, adimen artifiziala eta administrazio-sistema lotzen dituen gogoeta partekatua egiteko gune bat ireki du. Egunean zehar, adituek eta profesionalek eraldaketa horrek dakartzan erronka etikoak, teknologikoak eta antolamendukoak aztertu dituzte, baita Euskadin eta beste lurralde batzuetan garatzen ari diren esperientziak eta jardunbide egokiak ere.

«Argi utzi nahi dut ez dagoela aurrera egiterik erantzukizunik gabe. Adimen Artifizala ez da neutrala. Gobernatzen ez badugu alborapenak, opakutasunak edo erabaki bidegabeak erreproduzitu ditzake. Horregatik, bereziki egokia iruditzen zait gaur datuen babesaren eta pribatutasunaren dimentsioari berariazko txosten batekin heltzea. Gainera, gure Sailean ukaezina iruditzen zaigun ideia bat azpimarratu nahi dut: AIk inklusiboa izan behar du, edo ez da aurrerabidea izango «, azaldu du Ivan Larraza Eusko Jaurlaritzako Ongizate sailburuordeak.

Ivan Larrazak ongizatean eta gizarte-zerbitzuetan erabilgarria izango den AI publiko baterako bost printzipio proposatu ditu:

1. Pertsona erdiguean, beti. AIk gomendatu, ordenatu eta lehenetsi egin dezake, baina funtsezko eskubide eta proiektuei eragiten dien erabakiak giza kontrola izan behar du, pertsonaren parte-hartzearekin.

2. Burokrazia gutxiago, laguntza gehiago. Modernitatetik harago pilotu bakoitzak denbora administratiboaren aurrezpen erreala eta zerbitzuaren kalitatearen hobekuntza erakutsi behar ditu.

3. Bermedun datuak eta zentzudunak. Elkarreragingarritasuna, kalitatea, minimizazioa, segurtasuna eta trazabilitatea: hori gabe, AI ez da fidagarria.

4. Gardentasuna eta kontuak ematea. Azalgarritasuna, auditoria, alborapenen kudeaketa eta erreklamazio-bideak: ezin bada azaldu, ezin ditu eskubideak baldintzatu.

5. Inklusioa eta irisgarritasuna diseinutik. AIk aukerak eta autonomia zabaldu behar ditu, bereziki historikoki oztopo gehiago aurkitu dituztenentzat.

Eusko Jaurlaritzako Ongizateko sailburuordearekin batera, Luca Tangi (Joint Research Center), Isidro Gómez-Juarez (Sektore Publikoaren eta Adimen Artifizialaren Behatokia) eta Valentziako Generalitateko eta Kataluniako Administrazio Irekiko ordezkariek hartu dute hitza gaur Bilbon egindako jardunaldian.