Industriak 5,55 milioi euroko laguntza berriak argitaratu ditu trantsizio energetikoa bultzatzeko

0

Nafarroako Gobernuko Industria Departamentuak eta Enpresen Trantsizio Ekologikorako eta Digitalerako Departamentuak laguntza deialdi berriak argitaratu ditu energiaren kontsumo eraginkorra sustatuko duten ekintzak sustatzeko, energia berriztagarriek azken kontsumoan egiten duten ekarpena handitzeko, erregai fosilen erabilera murrizteko eta mugikortasun iraunkorra bultzatzeko. Nafarroako 2030 Energia Planak ezarritako helburu horiek betetzeko, 5,55 milioi euro bideratu dira deialdi horietarako.