- Osakidetzak % 31,98ko beherakada erregistratu du gripe-kasuen kopuruan eta % 28,25ekoa ospitaleratzeetan. Adierazle horiek Osasun Sailak kanpaina honetan txertaketa aurreratu izanaren ondorioz hartutako neurrien adierazleak dira
- Gripearen eragina egonkortu da Euskadin: 812,48 kasu 100.000 biztanleko
Euskadin nabarmen jaitsi da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak azken astean (urtarrilaren 12tik 18ra) erregistratutako gripe-kasuen kopurua. Joan den astean 806 gripe-kasu izan ziren EAEn, hau da, % 31,98ko jaitsiera aurreko astearekin konparatuta.
Gripearen birusak eragindako ospitaleko ingresuei dagokienez, Osakidetzak 127 ingresu egin zituen joan den astean. Ingresuak orain dela bi baino % 28,25 gutxiago izan dira.
ZIUko ingresuen kasuan, aurreko astean 5 baino ez ziren izan; orain dela bi aste, aldiz, 8 izan ziren, hau da, % 37,5eko jaitsiera izan zen.
Aurreko datuek berretsi egiten dute azken 2 asteetan gripe-kasuen beherakada jarraitua, baita ospitaleko eta ZIUko ingresuen beherakada ere.
Gaur egungo datuak eta aurreko kanpainako tarte berekoak aztertuz gero, ikusten da duela bi urte 2.027 kasu izan zirela, hau da, Osakidetzak aurreko astean erregistratutako 806 kasuak baino bi eta erdi gehiago. Ingresuei dagokienez, data berdinetan 211 egon ziren, eta gaur egun, berriz, 127.
Intzidentziaren egonkortzea
Euskadin, gripearen intzidentzia 812ko da, 48 kasu100.000 biztanleko, eta 38 kasuko igoera bat baino ez da egon aurreko astearekin alderatuta. Intzidentziaren hazkundearen pixkanakako moteltzea, aste honetan aurreko astearen erdia ingurukoa dena, gripearen hedapenak izan duen beherakadaren adierazle garrantzitsua da.Intzidentzia, metatutako datua denez, gora egiten du gripe-kasuak zerora iristen diren arte.
Gripe-birusaren intzidentzia 812koa da Euskadin, 48 kasu 100.000 biztanleko, eta 38 kasu baino ez dira gehitu aurreko astearekin alderatuta. Intzidentziaren hazkundearen pixkanakako moteltzea (aste honetan aurreko astekoaren erdia ingurukoa da) gripe-birusaren hedapenak Euskadin izan duen beherakadaren adierazle garrantzitsua da.
Lurralde historikoka, Arabak 100.000 biztanleko 946,34 kasu erregistratu ditu; Bizkaiak 815,47 kasu, eta Gipuzkoak 752,44 kasu.
Horrek guztiak adierazten du gripearen inguruko datu nagusien beheranzko joerak sendotu egiten duela Euskadin birusaren hedapenaren egungo beherakada-fasea, zeina duela bi aste hasi baitzen, Gabonetako jaiak amaitu ondoren.
Kanpaina hasi zenetik, 18.317 gripe-kasu erregistratu dira guztira, 2419 ospitaleko ingresu eta ZIUko 77 ingresu.
Bestalde, Osakidetzako ospitale-sareko okupazioa % 86,36 izan da joan den astean.
Hurrengo kanpainako berrikuntzak
Datorren urteko gripearen kanpainari begira, Osasun Sailak aurreikusi du arrisku-taldeen araberako txertaketa-estrategia tradizionalari bat-bateko txertaketak irekitzea herritar guztiei, hiru lurralde historikoetan txertaketa-errefortzurako zentroak irekiz.
Aldaketa horiek iazko urrian gripea geldiarazteko lortutako emaitza ezin hobearen ondorioz sartu dira. Izan ere, herritar guztiei bat-bateko txertaketa aurreratu zitzaien, eta La Casillako txertaketa-errefortzurako zentroa jarri zen martxan.






