Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Euskadiko osasun-ospearen buru Merco Salud rankingean

0

Horrez gain, ospitaleak aurrerapen nabarmena lortu du Estatuko ospitale publikoen rankingean; izan ere, 2024an 43. postuan zegoen, eta 22. postua lortu du 2025ean. Hala, Estatuko 25 zentro publiko onenen artean kokatu da.

Ospitaleko zerbitzu klinikoak daude gehien baloratu direnen artean


Espezialitateen arabera egindako sailkapenetan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zenbait zerbitzu nabarmendu dira eta Estatuko lehen postuak lortu dituzte; hauexek dira aipatzekoak:

  • Laborategi klinikoa – 8. postua
  • Pediatria – 10. postua
  • Psikiatria– 10. postua
  • Anestesia – 12. postua
  • Onkologia erradioterapikoa – 12. postua
  • Obstetrizia eta ginekologia – 14. postua
  • Kirurgia orokorra eta aparatu digestiboa – 15. postua
  • Endokrinologia – 15. postua
  • Neurologia – 15. postua

Emaitza horiei esker, ospitaleak berretsi du zenbait asistentzia-arlotan Estatuko erreferentziazko zentro gisa duen tokia; hala, agerian geratu da zentroak asistentziaren kalitatearekin eta osasun-zerbitzuen etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa, bai eta bertako langileek osasun-sistema publikoaren esparruan herritarrak artatzeko duten ardura ere.

Pertzepzio profesionala eta adierazle objektiboak oinarritzat dituen rankinga

Espainiako osasun-ospearen azterketa independente nagusia da Merco Salud, zeinak oinarritzat hartzen baititu sektoreko milaka profesionalen iritzia eta ebaluazio objektiboa, ehun baino gehiago zerbitzu klinikoren adierazle asistentzialak baliatuta, eta zeinak presentzia digitala ere aztertzen baitu.