2025eko Santo Tomás Sariek Bizkaiko lehen sektorearen lana, berrikuntza eta etorkizuna aitortu dituzte

0
  • Sariek lehen sektorearen sustraiak, oraina eta belaunaldi-erreleboa ordezkatzen dituzten ekoizleak nabarmendu dituzte
  • Amaia Barredok Eusko Jaurlaritzak “elikadurarentzat, Bizkaiko lurraldearentzat eta nortasunarentzat estrategikoa den” sektorearekin duen konpromisoa azpimarratu du

Bilboko BBK Aretoan egin da Santo Tomas Sariak 2025 sarien banaketa-ekitaldia, Bizkaiko lehen sektorearen bikaintasuna, dedikazioa eta jarraikortasuna aitortzen dituen ekitaldia, Santo Tomas azoka tradizionalaren baitan. “Gure sustraiak, gure etorkizuna” lelopean, sariak hiru bloketan egituratu dira: Sustraiak, Bidea eta Etorkizuna.

Sustraiak blokean barazki, fruta, eztia, ogia eta gazta ekoizleak saritu dira, azokaren eta euskal gastronomia-kulturaren jatorrian dauden lanbideak eta produktuak balioan jarriz. Bidea blokean hainbat txakolinei eta sagardoei aitorpena egin zaie, sektorearen bilakaera eta nortasuna galdu gabe berritzeko duen gaitasuna nabarmenduz. Azkenik, Etorkizuna blokeak belaunaldi-erreleboa, azokako kalitatea eta sektorearen garapenean lagundu duten bizi-ibilbideak jarri ditu erdigunean.

Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredok saridun guztiak zoriondu ditu, eta lehen sektorearen balio estrategikoa azpimarratu du: “Lehen sektorea zaintzea elikadura, lurraldea eta gure herrietako bizitza zaintzea da. Baina, aldi berean, gure kulturaren eta herri gisa dugun nortasunaren funtsezko zati bat babestea ere bada”.

Ekitaldian, gainera, konpromiso soziala ere azpimarratu da, azokarekin lotutako ekimen solidarioak nabarmenduz, eta amaieran emanaldia artistikoa eskaini da, ondoren saridun guztiekin familia-argazkia eginez.

Santo Tomás Sariak 2025 – Saridunak

SUSTRAIAK – Sustraiak

    • Barazkiak: Biortzatxu Baserria
    • Frutak: Etxebarria Ustiapena
    • Eztia: Erle Beltza
    • Ogia: Saratxaga Egurrezko Labea
    • Ardi-gazta: Padilla Gazta
    • Ahuntz-gazta: Larruz Ahuntz Gazta

BIDEA – Oraina eta berrikuntza

    • Txakolin Zuria: Txakoli Torre de Loizaga
    • Txakolin Beltza: Erdikoetxe Txakolina eta Sagardoa
    • Txakolin Arrosa / Oilar-begia: Txa Txabarri
    • Txakolin Berezia: Lazaparan
    • Sagardoa: Uxarte Sagardotegia

ETORKIZUNA – Etorkizuna

    • Posturik onena: Biortzatxu Baserria
    • Ekoizle gaztea: Soiartze Isusi (Isusi Anaiak Gaztandegia)
    • Ibilbidea: Itziar Etxebarria