Hondarribiko Bidelaguntza Programako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

0

Hondarribiko Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioan sakontzeko eta elkartegintza indartzeko helburuarekin, prestakuntza-eskaintza antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Ekimena Hondarribiko elkarteei, herritar taldeei eta eskualde mailan elkarlanean ari diren elkarte sareei bideratuta dago, haien eguneroko jarduna sendotzeko eta komunitatean duten eragina indartzeko tresna praktikoak eskainiz.

Prestakuntza-eskaintzak bost ikastaro jasotzen ditu:

  1. Proiektu komunitarioak garatzeko gakoak
  2. Talde osasuntsuak
  3. Talde eraginkorrak
  4. Elkarteen betebehar legal eta fiskalak
  5. Taldeen lana errazteko konponbide digitalak

Ikastaro guztiak doakoak izango dira, aurrez aurreko formatuan eskainiko dira, eta izaera teoriko-praktikoa izango dute. Prestakuntza bakoitzak bi saio izango ditu, 2 eta 4 ordu arteko iraupenarekin.