Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiak epea ireki du DNA 2026 Dantza Garaikidea Nafarroan programaren sorkuntzarako eta/edo ikerketarako lau egoitza artistikoetan parte hartzeko. Baluarte Fundazioarekin lankidetzan antolatu da programa, eta lurraldeko dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, gaurtik hasita, eta, beraz, 2026ko otsailaren 9an amaituko da.






