- Lehengo deialdia martxoaren 10ean egingo da FICOBAn
- Izena emateko epea urtarrilaren 26an hasiko da
- 2025ean, guztira 1.703 pertsona aurkeztu ziren Euskadiko kirol-nabigazioko titulazioen azterketetara
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Portu, Itsas Gai eta Itsasertzeko Zuzendaritzaren bitartez, aisialdirako ontziak gobernatzeko 2026ko titulazioak lortzeko ohiko azterketen datak ezarri ditu.
Aurten azterketa teorikoen hiru deialdi eta azterketa praktikoaren deialdi bat egingo dira. Lehengo deialdiko azterketak 2026ko martxoaren 10ean, asteartea, egingo dira FICOBA erakustazokan, Irunen. Lehenengo proba hau egiteko izena emateko epea urtarrilaren 26tik otsailaren 13ra arte luzatuko da.
Deialdi hauen xede diren titulazioak honako hauek dira: Oinarrizko Nabigaziorako Patroia (PNB), Aisialdirako Ontzietako Patroia (PER), Yateko Patroia eta Yateko Kapitaina.
2026ko azterketek egiteko izena eman behar da modu telematikoan, eta titulazio bakoitzari dagokion tasa ordaindu.
Azterketa teorikoen bigarren deialdia 2026ko ekainaren 9an egingo da, eta hirugarrena, 2026ko azaroaren 5ean. Azterketa praktikoaren kasuan, deialdi bakarra duena, 2026ko ekainaren 22tik aurrera egingo da, eta hainbat zati izango ditu: nabigazio-praktika, segurtasuna, irrati-komunikazioak eta bela-praktikak.
2025ean parte-hartze handia erregistratu zen, guztira 1.703 pertsona aurkeztu ziren Eusko Jaurlaritzak antolatutako kirol-nabigazioko titulazioen azterketetara. Titulazioen arabera, 244 pertsonak lortu zuten Oinarrizko Nabigaziorako Patroiaren titulua (PNB), 1.091k Aisialdirako Ontzietako Patroiaren titulua (PER), 270k Yateko Patroiaren titulua eta 98k Yateko Kapitainaren titulua. Horrek berretsi egiten du prestakuntza mota horrekiko gero eta interes handiagoa.
Deialdi horren bidez, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak berretsi egiten du prestakuntza nautikoarekin eta itsas segurtasunarekin duen konpromisoa, eta aisia-ontziak gobernatzeko behar diren titulazioak eskuratzea errazten du.






