Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak lau laguntza-deialdi berri abiarazi ditu, energia-komunitateetan eta enpresa-sektorean trantsizio energetikorako neurriak ezartzea bultzatzeko, bereziki industrian. Deialdi horien guztizko zenbatekoa 3,3 milioi eurokoa da. Deialdi bakoitzeko datuak aste honetan zehar argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.






