- JavierHurtado sailburuarekin batera, María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburua eta Maider Etxebarria Gasteizko alkatea izan dira, eta “La ciudad donde nunca pasa nada. Vitoria-Gasteiz, 3 de marzo de 1976” liburua eman die errege-erreginari Euskadiren standera egin duten bisitan.
- Liburuak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakariak berreraikitzen ditu, Asisko San Frantzisko elizan batzartutako langileen aurkako poliziaren interbentzioak bost pertsonaren heriotza eta dozenaka zauritu ekarri zituena ondorioz.
Espainiako errege-erreginak Fitur Nazioarteko Turismo Azokan Euskadiren standera egindako bisitaren harira, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateak “La ciudad donde nunca pasa nada. Vitoria, 3 de marzo de 1976” liburua eman dien errege-erreginari; Carlos Carnicero Herrero da egilea, eta Euskadiko eta Gasteizko memoria historikoa babesten eta zabaltzen laguntzen du.
Liburu hau Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak balio demokratikoekiko, giza eskubideekiko eta memoria historikoarekiko konpromisoa balioan jartzearen alde egindako apustuaren barruan kokatzen da, greban zeuden bost langileren hilketa berekin ekarri zuen errepresio frankistaren 50. urteurrenean. Liburuak zorroztasun historikoz jorratzen ditu 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertaera tragikoak, memoria kolektiboaren parte den historia hurbileko funtsezko pasartea.
Carlos Carnicerok egindako lana Biktimen eta Biktimen Senideen Elkarteak 1976ko martxoaren 3an emandako Irizpen Historikoaren euskarri izan da. Irizpen horrek egun haietan hiriburuan izandako gertakari tragikoen inguruko demandak defendatzen ditu.
Topaketan, ekimen kulturalen garrantzia azpimarratu du sailburuak. Ekimen horiek, argitalpen hau tartean, gogoeta egiten eta historia ikuspegi zorrotz batetik ezagutzen laguntzen dute, eta, aldi berean, Euskadiren irudia indartzen dute, turismo-erakargarriak baino askoz gehiago eskaintzen duen helmuga gisa: identitatea, memoria eta balioak dituen lurraldea.
Bestetik, elkarraldi horretan, Rafael Gutierrez Garitano fotokazetariak egindako “Vitoria-Gasteiz Capital” liburua ere eman die Vitoria-Gasteizko alkateak errege-erreginari. Gasteizko Udalak editatu du liburua, Euskadiko hiriburu horretako leku adierazgarrienen argazkiak biltzen dituena.






