Basquetourrek eta SEGITTURek akordio bat sinatu dute Euskadin Turismo Helmuga Adimendunen garapena sustatzeko

0
  • Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak eta Enrique Martínez SEGITTUReko presidenteak izenpetu dute akordioa. Hitzarmen horri esker, Barakaldo, Durangaldea, Arabako Mendialdea, Oarsoaldea eta Urola Kosta helmugek kudeaketa turistikoko eredu berritzaileagoetarantz hasiko dira lanean.

Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak eta SEGITTURek lankidetza-hitzarmena  sinatu dute ostiral honetan, urtarrilaren 23an, Euskadin Turismo Helmuga Adimendunen (THA) eredua ezartzen jarraitzeko. Elkarlanaren helburua da Euskadiko helmugen lehiakortasuna indartzea da, berrikuntzaren, jasangarritasunaren, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren bidez.

Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak eta Enrique Martínez SEGITTUReko presidenteak berretsi dute akordioa, eta biek nabarmendu dute aliantza honen garrantzia Euskadi kudeaketa turistiko aurreratu eta jasangarrian erreferente gisa finkatzeko.

Basquetourren eta SEGITTURen arteko akordioak lankidetza-esparru garrantzitsua ezartzen du Euskadin THA eredua sustraitzeko. Horretarako, Turismo Helmuga Adimenduna metodologia ofiziala erabilgarri izango dute Euskadiko bost helmuga berrik –Barakaldo, Durangaldea, Arabako Mendialdea, Oarsoaldea eta Urola Kosta-. Halaber, SEGITTURen laguntza teknikoa jasoko da egindako diagnostikoak berrikusteko eta balioztatzeko. Egitasmo hau 2026ko abendura arte egongo da indarrean; bi erakundeek finantzatuko dute elkarlanean eta jarraipen-batzorde bat izango du, koordinazio eta gauzapen zuzena bermatzeko.