Chivite Lehendakariak aldarrikatu du bere Gobernuaren konpromisoen %70aren zati handiena jada gauzatuta dagoela, legegintzaldiaren bi urte eta erdi besterik igaro ez direnean

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2026_01_26 T* La Presidenta Chivite participa en el VI Encuentro de Dirección Pública de Navarra, en el que el Gobierno hará su segundo ejercicio de rendición de cuentas. L* Baluarte, Pamplona

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak adierazi du bere Gobernuak 2023an hartutako konpromisoen %70aren zati handiena gauzatuta dagoela, legegintzaldia hasi zenetik bi urte eta erdi soilik igarota.

Horrela ziurtatu du Nafarroako Gobernuaren Zuzendaritza Nagusien VI. Topaketan; foro horretan, zuzendari nagusiak biltzen dira, eta Foru Exekutiboaren kontseilariak ere bertan izaten dira.

Lehendakariaren ondoren, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia den Txerra Garcia de Eulatek Foru Exekutiboak 2025ean egindako kudeaketen emaitza nagusien berri eman du.

Informazioa eskuratzea errazteko, Nafarroako Gobernuko Analisi eta Prospektiba Bulegoak atal espezifiko bat prestatu du bere web orrialdean,  herritarrek konpromiso bakoitza zenbateraino bete den ikus ahal izateko panel interaktiboen eta bilakaera-grafikoen bitartez.

Bigarren balantze honekin, Nafarroako Gobernuak kudeaketa publiko ireki, arduratsu eta ebaluagarri batekiko konpromisoa berretsi du, kontuak ematea funtsezko tresna izanik herritarren konfiantza indartzeko, kalitate demokratikoa hobetzeko eta emaitzetara bideratutako gobernantza lantzeko bidean aurrera egiteko.

Ekitaldia amaitzeko, mahai-inguru bat egin dute, eta, bertan, honako hauek hartu dute parte: Javier Remirez lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak, Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariak eta Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak. Solasaldia Victor Goñi Erakundeen Komunikazio eta Proiekzioko zuzendari nagusiak moderatu du, eta, besteak beste, gai hauetaz aritu dira hizketan: bizi-kalitatea, etxebizitza, immigrazioa edota industria.

Ze egiten du Nafarroak mundu “aztoratu” batean?

Chivite Lehendakariak, hitzaldiari hasiera emateko, nazioko eta nazioarteko testuingurua aipatu du, eta “Nafarroa bezalako harea-pikor batek mundu aztoratu batean zer egin dezakeen” galdetu du. Chiviteren ustez,  irtenbidea argia da: “aldaketarako prest egotea”, eraldaketa industrialeko, digitalizazioko eta oparotasuneko politiketan aurrera eginez eta “gure seme-alabei Nafarroa hobea emateko lan egitea”.

“Baina, batik bat, uste dut Gobernu honek Nafarroako gizarteari entzun behar diola eta gure herritar gehienak zer baliorekin identifikatuta sentitzen diren irakurtzen jakin behar duela. Indarrez inposatzea lortzen da. Guk konbentzitzen, eredu izaten, ahalegindu behar dugu”, jarraitu du.

Gainera, ezinbesteko konpromiso etikoa gehitu du, “askatasunaren, berdintasunaren eta balio aurrerakoien defentsan. Nafarroa hobe bat lortzeko konpromisoa, mundu hobea ere lortu nahi duena”.

Betetako konpromisoak eta berehalako erronkak

Chivite Lehendakariak 2023ko abuztuaz geroztik betetako konpromiso nagusiak edo gauzatze-fasean daudenak aipatu ditu; hala nola, zortzi ikastetxe eta bi osasun-zentro sortzea eta osasun-arloan beste hobekuntza batzuk egitea eta foru-geografian zehar adinekoentzako eguneko 25 zentro irekitzea. Halaber, bide-azpiegituretan egindako inbertsioa aipatu du, lurralde-kohesioa hobetzen baitute.

Berehalako helburuei dagokienez, Maria Chivitek eraldaketa industrialarekiko konpromisoa berretsi du, eta, ildo horretan, aurreratu du Gobernua “gogor ari dela lanean industria-proiektu berriekin, Nafarroa funtsezko sektore estrategikoen buruan kokatzeko”.

Lehendakariak azpimarratu duenez, legedia “aldaketarako tresna garrantzitsua” ere bada. Testuinguru horretan, Errenta Bermatuaren araudiaren aldaketa aipatu du, “baliabide hori tresna erabilgarria izan dadin behar duten pertsonentzat eta beren kabuz beren egoeraren aurrean irtenbide bat bilatzera bultzatuko dituen palanka ere bai”. Era berean, Merkataritza eta Industriako, Unibertsitateetako, Osasuneko eta Terrorismoaren Biktimen gaineko lege berriak aipatu ditu.

Azkenik, Gobernuak etxebizitza eskuratzeko arazoari aurre egiteko “neurri-sorta” jorratzeko duen konpromisoa azpimarratu du.

2025eko emaitzen balantzea

Txerra Garcia de Eulatek aurkeztutako 2025eko urtarrila-abendua denboraldiko balantzearen arabera, PSN-PSOEk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin alderdiek sinaturiko Akordio Programatikoaren ia %70 gauzatuta dago. Txostenaren bidez, iaz kontuak emateko hasitako prozesuari jarraipena eman zaio, eta, bertan, gaikako 13 arlotan egituratutako 347 konpromisoen betetze-maila zehazten da. Horrela, aurreko balantzearekin alderatuta, aurrerapen nabarmena ikusten da.

2025. urtearen amaieran, 47 konpromiso gauzatu dira legegintzaldiko aldi honetan (konpromiso guztien %13,5), eta, horrela, lehenengo ekitaldiko %4,6 hirukoiztu egin da. Horrez gain, konpromisoen laurden bat (%25,1) gauzatze-fase oso aurreratuan dago, %75etik gora, eta beste %30ak ibilbidearen erdia gainditzen du. Azken batean, Akordio Programatikoko hamar konpromisotatik zazpi %50etik gorako gauzatze-fasean daude. Aldi berean, hasierako fasean dauden edo hasi gabe dauden konpromisoak nabarmen murriztu dira, eta legegintzaldia politika publikoen hedapen eraginkorreko fase batean sartu dela islatzen dute, Garcia de Eulatek nabarmendu duenez.

‘Nafarroa soziala eta ongizatearena’ kontzeptuaren inguruan multzokatutako konpromisoetan biltzen dira ekimen gehienak, eta gauzatze-fase aurreratuetan egoteagatik nabarmentzen dira, aurrerapen garrantzitsuak izan baitituzte gizarte-zerbitzuak, etxebizitza, mendekotasunaren arreta eta birgaitze energetikoa bezalako arloetan. Legegintzaldiaren hasieran planteatutako konpromisoetatik 13 amaituta daude.

Arlo sozialean, amaitutako konpromisoen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: mendekotasuna artatzeko hobekuntzak, 2021-2024 Enplegu Planaren garapena, Zerga Iruzurraren Kontra Borrokatzeko Planaren berrikuntza, osasun-arloko aurrerapenak (psikiatria, garraioa), eta etxebizitza eskuratzeko zuzkidura ekonomikoa handitzea.

‘Enplegua eta aurrerapen ekonomikoa’ epigrafeari dagokionez, 15 konpromiso gauzatu dira jada, eta bi heren baino gehiago fase aurreratuetan edo amaitutakoetan daude. Horrela, lurralde-garapenarekin, turismo iraunkorrarekin, enpresen erantzukizun sozialarekin eta enpleguaren kalitatea hobetzearekin loturiko politikak sendotu dira.