Hezkuntza Sailak 9,37 milioi euro inbertituko ditu Bakioko CEIP Urkitza HLHI handitzeko (Gobernu Kontseilua 2026-01-

0

Eusko Jaurlaritzak 9.378.344,06 euro inbertituko ditu Bakioko Urkitza HLHI ikastetxea (Bizkaia) handitzeko obretan, udalerriko hezkuntza-espazioak eta instalazioak hobetzeko eta ikasleei espazio eta erosotasun handiagoa, eta ekipamendu hobeak dituen ikastetxea eskaintzeko. Horren bidez, eskola publikoa indartu nahi da, kalitatezko hezkuntzarako sarbide unibertsalaren berme gisa. Horretarako, Gobernu Kontseiluak gaur obrak gauzatzeko gastua baimendu du, Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak proposatuta.

Jarduketa hori Bakioko azken urteetako biztanleria-hazkundeari erantzuteko da, eta ikastetxea handitzea beharrezkoa izan da Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bi lerro osoko eredua eskaintzeko; hau da, maila bakoitzeko bi talde: 8 talde Haur Hezkuntzan eta 12 talde Lehen Hezkuntzan, familiek dituzten beharrei erantzunez.

Proiektuak jangelarako erabiltzen den bolumena eraistea aurreikusten du, eta horren ordez hiru solairuko eraikin berri bat egingo da, gela berriak, gimnasioa, jangela eta horiei lotutako gainerako instalazioak izango dituena. Horrela, ikastetxeak egungo beharrei erantzutea eta modu bateratuan funtzionatzea bermatuko da.

Kontratuak 22 hilabete iraungo du, gutxi gorabehera.

Jarduera horrekin, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du Euskal Eskola Publikoaren azpiegiturak modernizatzen eta hezkuntza inklusiboago eta bidezkoago batean.