Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Errepideen Kontserbazio Zerbitzuaren bidez, amaitu ditu Eguesibarko Ardanatzen dagoen NA-2315 tokiko errepideko galtzada handitzeko eta hobetzeko lanak, 0+000 eta 0+530 kilometro-puntuen artean. Jarduketak 133.000 eurotik gorako inbertsioa behar izan du.






