
2025ean Navarra Amabassadors-en lehen 17 esperientzien ondoren, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologikorako eta Digitalerako Departamentuaren Nazioarteko Planak proiektu honen aldeko apustua egin du berriro ere, «Nafarroako industria-sarearen indarguneak nazioarteko talentura hurbiltzen eta nabarmentzen dituelako eta, bestalde, oso aberasgarriak izan daitezkeen ikuspegi ezberdinak dituzten pertsonen arteko loturak sortzen dituelako», azpimarratu du Mikel Irujo kontseilariak astelehen honetan egindako aurkezpenean.





