Chivite Lehendakariak Osasun Zientzien fakultate berriak dakarren “arrakasta kolektiboa” ospatu du

0
La Presidenta de Navarra, María Chivite, preside el acto de inauguración de la nueva facultad de Ciencias de la Salud de la Universidad Pública de navarra (UPNA). IÑIGO ALZUGARAY / GOBIERNO DE NAVARRA

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berria inauguratzeko ekitaldia zuzendu du. Eraikina Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko barrutian aurkitzen da, eta, bertan, Medikuntza, Erizaintza eta Psikologiako graduak eta osasun-arloko beste graduondoko batzuk eskainiko dira. Inaugurazioaren ekitaldi instituzionaleko buru izan dira, baita ere, NUPeko errektorea den Ramon Gonzalo, eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako estatu-idazkaria den Juan Cruz Cigudosa.