Bizkaiko Zabor Berziklategiaren (BZB) planta inauguratuta, Bizkaia indartzen da birziklapenaren estatuko erreferente gisa

0

Bizkaiko Zabor Berziklategiak (BZB) ontzi arinak sailkatzeko planta berritua inauguratu du gaur modernizazio-proiektu anbiziotsu baten ostean, Bizkaiko birziklapenaren gaitasuna eta efizientzia indartzeko. Jarduketak, 17 milioi euroko inbertsioarekin, ontzien kudeaketaren estatuko abangoardian jartzen du lurraldea.

Inaugurazioan presente izan dira Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta proiektu hau sustatzen duten erakundeetako ordezkariak: Ecoembes, Rosa Trigoren eskutik, eta Trienekens País Vasco, Joachim Domrömsek ordezkatuta.

Ekitaldian ahaldun nagusiak adierazi duenez, «birziklapenean inbertitzea bizi-kalitatean inbertitzea da, eta planta honek frogatzen du Bizkaiak ingurune garbiago eta jasangarriago bat eskaini nahi diela hurrengo belaunaldiei». Azpimarratu du azpiegitura hori funtsezkoa dela aurrera jarraituko badugu ekonomia zirkularreko eredu sendoago baterantz, lurraldearen etorkizunarekin konpromisoa hartuta.

Bestalde, Rosa Trigo Ecoembeseko CEOak adierazi du «harrotasun handia dela birziklatze-helburuak lortzeko eta hori ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko dugun helburu partekatua planta honetan gauzatu dela ikustea; lankidetza publiko-pribatuaren adibide bat da, eta hemen gauden guztien apustua islatzen du, jasangarritasuna, berrikuntza eta lehiakortasuna uztartzen dituen eredu ekonomiko baterantz aurrera egiteko».
Bestalde, Trienekensek nabarmendu du «Bizkaiko Foru Aldundiarekin duen lankidetzari esker, birziklapena betebehar hutsa izateari utzi eta balioa sortzeko eta ingurunea zaintzeko aukera bihurtzen dela».

Gaitasun handiagoa, zehaztasun gehiago eta birziklapen hobea

Berritzeari esker, BZBren planta 7 ontzi-familia sailkatzetik 10 sailkatzera igaro da, eta horrek posible egiten du zehatzago bereiztea eta kalitate hobeko materialak izatea birziklatzeko. Gainera, urteko tratamendu-ahalmena areagotzen da, egungo 23.000 tonetatik 40.000 tonaraino. Hala, neurri horretako lehen planta bihurtzen da estatuan horrelako teknologia aurreratua darabilena.

Instalazio berriak guztira 4.500 metro koadroko azalera du, aurreko instalazioek baino 1.500 gehiago, eta Bizkaian era selektiboan bildutako ontzien ibilbide osoa optimizatzen du automatizazio handiko prozesuen bidez.

Etorkizunerako prestatutako planta bat

BZB lankidetza publiko-pribatuko ekimen bat da, partaide dituena Garbiker foru-sozietatea, Bizkaiko Foru Aldundiaren mendekoa, eta Trienekens País Vasco. Inaugurazio horrekin, bere rola indartzen du azpiegitura giltzarri gisa, zeina aurreikusita baitago Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2023eko Plan Integralean.

Egun, plantak 22.683 tona ontzi baino gehiago tratatzen ditu urtero, eta estatuko berreskuratze-tasa handienetako bat du. Planta berria abian jarriz, Bizkaiak urrats erabakigarria egiten du hondakinen kudeaketa hobetzeko, ingurumen-inpaktua murrizteko eta eredu jasangarriago eta efizienteago baterantz aurrera egiteko.

10 ontzi-familia sailkatuta

Planta berrituta, BZBk guztira 10 ontzi-frakzio sailka ditzake (lehen 7), materialen bereizketa eta aprobetxamendua hobetzeko:

  • PET botila: edari-ontziak.
  • PET erretilua: erabilera bakarreko elikagai-ontziak.
  • Plastiko-nahastea – PP (polipropilenoa): tapoiak eta norbera zaintzeko produktuak.
  • Plastiko-nahastea – PS (poliestirenoa): jogurtaren eta halakoen ontziak.
  • Polietilenozko filma: supermerkatuko poltsak eta bilgarriak.
  • Plastikozko beste film batzuk: askotariko bilgarriak.
  • DHPE (dentsitate handiko polietilenoa): detergente eta garbigarrien ontziak.
  • Brika: geruza askoko ontziak, elikagai eta edarietarako.
  • Material ferrikoak: latak, aerosolak eta metalezko tapak.
  • Aluminioa: freskagarri-latak eta elikagai-erretiluak.

Plantak hautapen optikorako puntako sistemak ditu, zeinek, adimen artifizialaren laguntzarekin, posible egiten baitute ontziak arinago eta zehatzago identifikatu eta bereiztea. Teknologia horri esker, prozesuaren errendimendua hobetzen da eta kalitate eta balio handiagoko material birziklatuak lortzen dira.