Biztanleriaren zahartzeak hiru osasun arazo edo gehiago dituzten pertsonen %42ko igoera dakar, 69.000 adineko guztira

0

Biztanleriaren zahartzeak, gaixotasun kronikoen gorakadak eta familia egituretan izandako aldaketek aldaketa soziodemografiko eta epidemiologikoa eragin dute, eta horrek Nafarroako Estrategia Soziosanitarioa eguneratzea eskatzen du. Foru Komunitatean, 65 urtetik gorako pertsonen %10ek hiru osasun arazo kroniko edo gehiago dituzte, duela hamar urte baino %42 gehiago. Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuko Osasuneko eta Eskubide Sozialetako, Gizarte Ekonomiako eta Enpleguko Departamentuek Nafarroako Arreta Soziosanitarioaren Diagnostikoa izeneko dokumentua egin dute, zeina, urtarrilaren 28tik otsailaren 28ra arte, parte-hartze publikorako eskuragarribaitago.