Remirez lehendakariordea Transferentzien Batzordeko lehendakari eta Estatuarekiko Lankidetza Batzordeko kide izendatzea onartu da
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Javier Remirez Transferentzien Batzordeko lehendakari izendatzea erabaki du, Foru Exekutiboko lehendakariorde gisa. Erakunde hori Estatuko Administrazioko zortzi ordezkarik eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi ordezkarik osatzen dute, eta Estatuko zerbitzuak Foru Komunitateari transferitzea negoziatzeaz arduratzen da. Bestalde, Remirez Nafarroako Gobernuko ordezkaritzako kide izendatzea ere onartu da Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordean, Felix Tabernaren ordez. Aldebiko erakunde hori, berriz, bi administrazioen artean egon daitezkeen desadostasunak konpontzeaz, lankidetza-hitzarmenak egitea sustatzeaz eta elkarren arteko adostasunarekin jarduerak gauzatzeaz arduratzen da.
Foru Gobernuak 20.000 euro bideratuko ditu Nafarroako zinema eta ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko jaialdi, merkatu, azoka eta ekitaldi profesionaletan
Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du 2026ko Generazinema programa sustatzeko laguntzen deialdia egiteko. Programa Kultura, Kirol eta Turismoko Departamentuak bultzatu du, Nafarroako zinemako eta ikus-entzunezkoen sektoreko enpresek eta profesionalek jaialdietan, merkatuetan, azoketan eta ekitaldi profesionaletan parte har dezaten. Aurtengo deialdiak 20.000 euroko zuzkidura izango du guztira, banakako ebaluazioko laguntzak ematearren, Laster Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko diren oinarrien arabera. Laguntza horien helburua da Nafarroako kultur sektore horren profesionalizazioa eta kanpoko proiekzioa sustatzea.






