Sergey Hernandez eta Paula Ostiz dira 2025eko kirolari nabarmenenak

0

Sergey Hernández Ferrer eskubaloiko jokalariari eta Paula Ostiz Taco txirrindulariari gizonezko kirolaririk onena eta emakumezko kirolaririk onena izendatu dituzte Nafarroako Gobernuak urtero ematen dituen Kirol Sarietan. Hernández Ferrerren kasuan, EHF Champions Leagueko titulua S.C. Magdeburg taldearekin lortu izana eta Espainiako Selekzio Absolutuan ohikoa izatea baloratu du epaimahaiak. Paula Ostiz Taco, bere aldetik, errepideko txirrindularitzako junior mailako munduko txapeldun izendatu da, munduko azpitxapeldun izan da banakako erlojupekoan eta Europako junior mailako txapeldun izan da bai errepidean bai erlojupekoan (CRI).