
Hipoteken eta alokairuaren arloko Informazio, Aholkularitza eta Bitartekaritza Zerbitzu berria jada irekita dago gaurtik, astelehenetik aurrera, herritar guztientzat, eta doakoa izango da. Aurrez aurre, aldez aurretik hitzordua hartuta, eta telefono bidez ere, alokairuei eta hipotekei buruzko informazioa eskaintzeaz gain, alokairuen eta hipoteka-betearazpenen arloko bitartekaritza ere emango du, etxebizitza-kontuetan aholkularitza eta laguntza emateko erreferentziazko zerbitzua izatearren.





