Lehenengo hitzaldia otsailaren 19an (osteguna) izango da, 18:00etan, Gurutzetako Gizarte Etxean, eta bigarrena martxoaren 6an (ostirala), 18:00etan, Clara Campoamor Gizarte Etxean. Saio biak José María Pey atzerritartasunean eta dokumentazioaren kudeaketan adituak emango ditu, eta bertaratzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.
Gizarte Kohesioaren eta Aniztasunaren Kudeaketaren Arloak informazio-hitzaldi batzuk jarri ditu abian Barakaldon, administrazio-egoera irregularrean dauden eta ezarritako epemuga baino lehen Espainian bizi izan diren atzerritarren ezohiko erregularizazioari buruz.
Lehenengo hitzaldia otsailaren 19an (osteguna) izango da, 18:00etan, Gurutzetako Gizarte Etxean, eta bigarrena martxoaren 6an (ostirala), 18:00etan, Clara Campoamor Gizarte Etxean. Saio biak José María Pey atzerritartasunean eta dokumentazioaren kudeaketan adituak emango ditu, eta bertaratzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.
Gainera, ostegun honetan Nuria Rodríguez Arloko zinegotzi delegatuak eta Alba Delgado bigarren alkateorde eta zinegotziak azaldu dutenez, zalantzak argitu edo informazio gehiago behar duten pertsonek Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko Immigrazioko Udal Zerbitzura jo dezakete, eta bertan arreta pertsonalizatua eta doakoa jasoko dute.






