Industriak, CEINek eta NUPek hitzarmena sinatu dute Hirugarrena kudeatzeko, ekintzailetzarako gune berria, martxoaren 4an inauguratuko dena

0

Ekintzailetza teknologikorako eta berrikuntzarako espazio berriak, Hirugarrenak, martxoaren 4an irekiko ditu ateak, gune hori arautzen duen hitzarmenaren sinaduran iragarri denez. Ekitaldian parte hartu dute Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak, Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektoreak, Uxue Itoiz Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroko (CEIN) zuzendari kudeatzaileak eta Mónica Cortiñas NUPeko Kalitate, Ekonomia eta Estrategiako errektoreordeak.