Hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfarok lehen jardunaldi informatiboa inauguratu zuen atzo Elizondon, lurzoruan edo eraikin publikoetan garatuko den elkarlaneko etxebizitzaren eredu berriari buruz. Bertan, etxebizitza eskuratzeko formula berri honetan, egonkorragoa eta eskuragarriagoa, interesa duten ehun pertsona baino gehiago izan ziren. Nasuvinsa enpresa publikoak antolatutako hurrengo topaketa martxoaren 2an izango da, Berriobeitin, eta herritar guztientzat zabalik dago.





