LH Dual berriko bigarren mailako ikasleen %68,28k enpresetan prestakuntza-egonaldiak egiten ari da, egin ditu, edo egiteko data dauka

0

Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak jakitera eman duenez, gaur egun, Oinarrizko Lanbide Heziketako, erdi-mailako, goi-mailako, Lanbide Heziketa Bereziko eta espezializazio-ikastaroetako 5.040 ikaslek egin dituzte dagoeneko enpresetan prestakuntza-egonaldi dualak, une honetan egiten ari dira edo laster hasteko data dute. Guztira LHko 12.463 ikasle daude (bai dual berrikoak, bai lehengo LPkoak), eta horrek esan nahi du ziklo guztietako lehen eta bigarren mailetako ikasle guztien %40,44k egonaldi horiek egin dituela, egiten ari dela edo egingo dituela berehala. Otsail honetako ehunekoa da eta datozen asteetan handituko omen da.