Foruzaingoak lau larrialdi-egoeraren simulazioa egin du gaur arratsaldean Sendaviva parkean, Arguedasen. Zehazki, tigre batek perimetro-esparrutik ihes egin duela simulatu dute, motxila susmagarri bat aurkitu dutela zirkuan, parkearen barruan susmagarriarekin topo egin dutela, eta bahitu batzurekin bahiketa bat.





